| Azala zimurtzen da, ilea zuritu, egunak urte bihurtzen dira. Baina garrantzitsuena ez da aldatzen. Zure indarra, zure konbentzimenduak ez du adinik, zure espiritua edozein armiarma sareren mustuka da.
Helmuga baten atzean, beti dago irteera bat. Lorpen bakoitzaren atzean, desafio bat dago. Bizirik zauden bitartean bizirik senti zaitez. Egiten zenuena desio baduzu, egin ezazu. Ez begiratu argazki horituei. Denak utziko duzulakoan badin badaude ere, jarraitu. Ez utzi barnean daukazun burdina erdoitzen. Errespeta zaitzatela eta ez dezatela erruki izan. Trotatu ezazu, urteekin korrika egin ezin duzunean. Ibili zaitez, trotatu ezin duzunean.Makulua erabili ezazu ibili ezin duzunean, baina sekula ez gelditu. Amuletoak daramatzatenak, zerura begira erregutzen dutenak, sineskerietan sinesten dutenak daude. Eta beste alde batetik korrikan jarraitzen dute hankak nekatuak izan arren, jokatzen jarraitzen dutenak airerik gabe daudenean, dena galduta dagoela ematen duenean borrokan jarraitzen dutenak, azken aldia balitz bezala. Bizitza desafio bat dela konbentzituta. Sufritzen dute baina ez dira kexatzen, badakitelako mina pasatzen dela, izerdia lehortu, nekea bukatu, baina badago zerbait desagertzen ez dena; saiatzearen poztasuna. Muskulu kantitate berdina dago beraien gorputzetan. Odol berbera dabil beraien zainetan. Beraien espiritua da besberdintzen dituena. Tontorrera iristeko gogoa. Tontorrera eltzeko besteak gaindituz iristen ez dena, baizik norbera gaindituz. Gure klubera iritsi ginenetik aurkitu genituen sentsazio errepikaezinak sentitzeko aukera ez ezazu galdu eta barneratu ditugunak gure bizitza osorako. |