 |
 |
|
Mila esker Menditte |
|
|
Mila esker eman beharko genioke Menditteko gure lagunei eta batez ere Jean Marc, elkarrekin pasa dugun egunagatik 200 biztanle ez dituen herri batekin, pirineo azpian, mendi ederrez inguratua eta rugby zelai eder batekin (ze inbidia ...). Eguna bizia izan da; 7:15etan autobusa hartu 2 ordu ta erdiko bidaia egiteko, Aire d´Hastigues atseden gunean gelditu hankak luzatzeko eta komunera joateko, jarraian Jean Marc zain genuen azken 50 km-ak egiteko paraje zoragarri baten zehar. Iritsi orduko helduentzako kafea, txikitxoak berotzen hasteko unea goizez jokatzen dutelako, infantilak txikitxoen partidak arbitratzen eta jarraian infantilentzako bazkaria arratsaldeko 15:00retan jokatzen asteko. Eta 17:30 aldera Ordiziarutz merienda eder bat egin ondoren eta HAURUGBY-rarte agurtuaz. Irakurri ahal duzuenez ez dut emaitzetaz hitzegiten, denetik egon zen. Emaitzak alde batera utzita, mota honetako irteerak taldea egiteko balio behar dute, benetako errugbia zer den ikusi, sakrifizioa zer den bizi, lagunak egin, eta abar, ze etorkizun ez oso urrunean bere emaitzak emango ditu. Irudian ikus daitezke txikitxoak bazkariaz gozatzen.  Mila esker Menditte, mila esker Jean Marc.
|
|
|
|
| | RUGBY ESKOLA | | | |  | | | | Gazteak kirola eta errespetua oinarri hartua hazten...
| | | | [ + info... ]
| | |
|
| | ORDIZIA RUGBYKO BETERANOAK | | | |  | | | | Beteranoen berriak eta aktualitatea... | | | | [ + info... ]
| | |
|
| | JUEGA CON NOSOTROS | | | |  | | | | ¿Quieres jugar con nosotros? Apuntate y disfruta del rugby... ... | | | | [ + info... ]
| | |
|
| | ORDIZIA RUGBYKO FOROA | | | |  | | | | Rugbyzalearen txokoa. Iritzi eta solasaldiaren tokia... | | | | [ sartu >> ]
| | |
|
|
|