topleft topright
Aitor Araņa, klubeko lehendakari berria Ezeztatu E-Mail

Aitor Araña izango da klubeko lehendakari berria: bere taldea eta asmoa, etorkizunari begira...

 

 

Image Ordizia Rugby Elkarteak lehendakari eta zuzendaritza talde berria aukeratu du, abenduak 19an egindako asanbladan.  

Ordizia Rugby Elkarteak zuzendaritza berria dauka larubatean Ordiziako Barrenako Jauregian asanblada egin ondoren, eta Aitor Araña izango da bere burua. Berarekin batera, zuzendaritza taldean Jon Korta arituko da idazkari lanetan, Andoni Diaz diruzain bezela eta zuzendaritzako partaide eta bokal bezela egongo dira  Jose Luis de Castro, Iñaki Erbina, Luis Mari Goia, Juan Mari Mújica, Pablo Nadal eta Antonio Villafranca. Aurreko zuzendaritzan zeuden izen dexente errepikatzend ira, eta zentzu honetan lehenagoko lehendakaria zen Iñaki Larrañaga eta beste zenbait kideren laguntzarekin kontatuko dute

 

Aitor Arañak aipatzen zituen zuzendaritza berriko irizpideak zeintzuk izango diren, kontutan hartuta zeintzuk diren klubeko beharrak eta antolakuntza. Bereziki bi gauzari buruz hitz egiten zuen:

  
  • Antolakuntza egitura: alde horretatik ideia da bide zuzen bat markatzea, asumitutako lanak aurrera eta behar bezela ateratzeko, beste zenbait lanetan hasi baino lehenago, kontutan hartuta zeintzuk diren dauden elementuak. Zentzu honetan klubeko kideekin ahalik eta konsensu handiena bilatzea da helburua, eta urtean zehar ekipo guztietako ordezkariekin bilera eta asanbladak egingo dira, komunikazioa hobetzeko.Gainera, ekipoetako arduradun mediko bezela Sebastián Cruz klubeko kide eta traumatologoa arituko da, lesio guztiak gainbegiratuko duena, fisioterapeuten laguntzarekin.
  
  • Alde teknikoan, zuzendaritza talde berriak eta entrenatzaileak oso era positiboan baloratzen dute Zuzendari Teknikoaren irudia, gaur egun Jim Dixon betetzen duena, bertako entrenatzaileen ezagupen maila eta kantitatea igotzeko balio bait du, eta baita Rugby Eskolako kideen kopurua eta joku maila igotzeko ere. Hau izango da, orain arte bezela, indarrak bideratu beharreko toki bat. Oso era positiboan ere baloratu da jokalari atzerritarrak gertuko eta ez hain gertuko eskolatara rugby irakasle bezela joateko ideia. Hau aurreko zuzendaritzako ideia izan zen eta esperientziak adierazi du oso baliogarria dela bai bere integrazio maila handitzeko, baita motiko berriak erakartzeko ere.

 

 

Azkenik, Aitor Araña klubeko jatorria zein den gogora ekartzen zuen, klub umil bat eta denon lana eta pertsonen ekarpenean oinarrituta, giza taldean eta pertsonengan kapital handiena daukana. Berarentzat klubak ez zuen ahaztu behar zein den denaren sorrera: lan pertsonala eta kolektiboa eta sponsor eta babesleen laguntza, proiektu honetan parte hartzen dutenak, geroz eta pertsona gehiagorengana ailegatu, pixkanaka hazi eta oiartzun gehiagorekin kontatzen ari dena.

 

 

     

 

 

 

 

 

 

Image

Aitor Araña 

 
 

RUGBY ESKOLA

 
  Ordizia Escuela de Rugby ORE 
 Gazteak kirola eta errespetua oinarri hartua hazten...
 
  [ + info... ]
 
 
 

ORDIZIA RUGBYKO BETERANOAK 

 
  Ordizia Rugby Veteranos 
 Beteranoen berriak eta aktualitatea... 
  [ + info... ]
 
 
 

JUEGA CON NOSOTROS

 
  Juega a rugby en Ordizia 
 ¿Quieres jugar con nosotros? Apuntate y disfruta del rugby... ... 
  [ + info... ]
 
 
 

ORDIZIA RUGBYKO FOROA

 
  Foro de Ordizia Ruby Elkartea 
 Rugbyzalearen txokoa. Iritzi eta solasaldiaren tokia...  
  [ sartu >> ]
 
 
Copyright © 2007. Ordizia Rugby Elkartea. Dise\F1o Web Innovatek Informatika - Ordizia | Aviso Legal
Joomla Templates by JoomlaShack Joomla Templates