 |
 |
|
Ordizia Rugby Elkartea eta Hitzaroren arteko hitzarmena |
|
|
|
Ordizia Rugby Elkartea eta Hitzarok ostiral honetan lankidetzako akordio bat sinatuko dute .
Herriko elkarteetan euskara sustatzeko Hitzaro Elkarte Kulturalak otsailean abiatu zuen Elkarteekin Hitzarmengintza programak Ordizia Rugby Elkartearekin (ORE) du lehen hitzordua. Rugby elkarteak eta Hitzarok zazpi hilabete daramatzate elkarlanean eta hitzartu dituzten konpromisoei ofizialtasuna emateko ekitaldia egingo dute urriaren 2an. Euskal Herriko zein Ordiziako hizkuntza errealitatea aintzat hartuta abiatu zuten OREk eta Hitzarok hartu-emana otsailean. OREk duen izaera sozial eta parte-hartzaileagatik hizkuntza normalizazioan izan dezakeen eraginkortasuna agerikoa da eta horretarako ezinbestekoa da urratsak ematea elkartearen euskalduntzean. Helburu horrekin elkartearen diagnosia egin zen martxoa-apirilean eta ondorioztatutako emaitzen irakurketa egiten aritu dira bi elkarteetako teknikariak uztailera arte. Azken asteotan elkartearen euskalduntzean areagotzeko konpromiso zehatzak hitzartu dituzte OREk eta Hitzarok, eta bi zuzendaritzen onespenarekin hitzarmena adostu dute. Aipatu akordioak urte bateko iraupena izango du eta behin-behineko balorazio bilerak izango dituzte hitzarmenak jasotzen dituen alde bietako konpromisoen garapenaz hausnartzeko. Akordioaren nondik-norakoak urriaren 2an egingo dituzte publiko, Barrenako Areto Nagusian, arratsaldeko 19:00tan | | |
|
|
|
| | RUGBY ESKOLA | | | |  | | | | Gazteak kirola eta errespetua oinarri hartua hazten...
| | | | [ + info... ]
| | |
|
| | ORDIZIA RUGBYKO BETERANOAK | | | |  | | | | Beteranoen berriak eta aktualitatea... | | | | [ + info... ]
| | |
|
| | JUEGA CON NOSOTROS | | | |  | | | | ¿Quieres jugar con nosotros? Apuntate y disfruta del rugby... ... | | | | [ + info... ]
| | |
|
| | ORDIZIA RUGBYKO FOROA | | | |  | | | | Rugbyzalearen txokoa. Iritzi eta solasaldiaren tokia... | | | | [ sartu >> ]
| | |
|
|
|