|
2009 - 2010eko entrenamendu saioak asten dira. Lehenengoak infantilak izango dira irailaren 3an, arratsaldeko 18:30etan. Hauei jarraituko diete beste guztiak irailaren 6ean goizeko 10:00etan. Entrenamenduak eta kategoriak Kuadroan agertzen da kategori desberdinen entrenamendu eguna eta hauen adinak. Denboraldi honetan entrenamendu saio guztiak Altamirako Estadioan izango dira.
Kategoriak
| Entrenamendu egunak
| Entrenamendu ordua
| Jaitze urteak
| Entrenamendu lekua
| | PRE-BENJAMIN | Igandea
| 10:00etan | 2001-2002 | Altamirako Estadioa | BENJAMIN
| Igandea
| 10:00etan | 1999-2000
| Altamirako Estadioa | ALEBIN
| Ostirala | 17:00etan | 1997-1998
| Altamirako Estadioa | | Igandea | 10:00etan | INFANTIL
| Astelehena eta osteguna
| 18:30etan | 1995-1996
| Altamirako Estadioa | Partida guztiak igandeetan jokatzen dira eta bakar batzuk Frantzian larunbatetan. Garrantzitsuena haurra da
Gaztetxoak dira gure prestatzaileentzat garrantzitsuena eta ez norbanakoa, taldea bera baizik. Rugbyaren gainetik egongo da beti gaztetxo hauen garapena, gizaki bezala beharrezkoa duten garapena. Zentzu horretan Rugby Eskolak gazteari eskainiko diona oso garrantzitsua izango da. Kirol honetan sartuta dauden pertsonen arteko eta gazteen beraien arteko lagun giroa eta errespetoa baloratzen dugu beste guztien gainetik.
Gazte baten hazkunde garaian hain garrantzitsua den kirola ere ez dugu alde batera uzten, ordea. Rugby Eskolan ez da lehiatzen beheko kategorietan. Beno, lehiaketa helburu bezala ez dugu behintzat. Nahi duten gazte guztiek har dezakete parte kirol honetan eta guztiei aukera berberak ematen zaizkie, izan altua, baxua, lodia, argala, abila edota baldarra, berdin dio. Haur guztiek balio dute rugbyan aritzeko, eta hau esateko urte askotako esperientzia dugu bizkar gainean, ez dugu esateagatik esaten.
Azkenik, garrantzitsuena hauxe bera bada ere, ikasketak ezin ditugu alde batera utzi. Hezitzaile bezala oso argi daukagu lehendabizikoa eskola-hezkuntza dela Guztiaren gainetik segurtasuna
Rugbyan kontaktua ezinbestekoa da. Hau kenduz gero beste kirol bati buruz arituko ginateke hizketan. Kontaktua da rugbyari edertasun guztia ematen diona, baina era berean arriskutsua izan daitekeen zerbait izan daiteke.
Prestatzaileen ildo nagusiak ere arrisku horren aurrean nola jokatu behar duen gazteak erakustera doaz beti. Gaztetxoei lurrera erortzen, elkar jotzen, kolpeak jasotzen… erakusten zaie, beti ere ahalik eta forma babestuenean, honela lesiorik izango ez dutela ziurtatuz ia erabat.
Derrigor erabili beharreko babesgailu bat badago, aho-babeslea, hain zuzen. Aurrez aipatutako kontaktu horrek nahigabeko bat baina gehiago sor dakioke gaztetxoari. Babesle honek lesio arriskua ia erabat baztertzen duela demostratuta dago. Babesle hori mutikoari ematen zaio eskolan bertan.
Joko garbia
Honetan guztiok gaude inplikatuak. Zintzotasuna, galtzen jakitea, joko garbia egitea, denon artean zaindu beharreko ereduak dira. Adin horietan balore horiek irakastea oso garrantzitsua da. Eta gogoratu haur bati irakasteko modurik onena norberak egiten duen horretan datzala, hau da, ondokoek zer haurrek hura.
Jarraian agertzen den lotura honetan, kirol zoragarri honi buruzko informazio gehiago topatuko duzu.
|