topleft
topright

Rugby Eskola Berriak

26.01.2012
2012/01/29ko asteburua
Jardunaldi berria eskolako kideentzat.Oraingoan infantilak Donostiako mini estadiora doaz jarraian ...

11.01.2012
2012/01/15ko asteburua
Aste buru honetan eskolako kideentzat aktibitateak ditugu berriro. Oraingoan infantilak Lakua-ra ...

15.12.2011
2011/12/18ko asteburua
Igande honetan, abenduak 18, eskolako kideak jardunaldi berri bat dute. ...

anigif.gif
Ordizia Rugby Eskola Ezeztatu E-Mail

 2011 - 2012 DENBORALDIA

 

Entrenamenduak eta kategoriak

Kuadroan agertzen da  kategori desberdinen entrenamendu eguna eta hauen adinak. Denboraldi honetan entrenamendu saio guztiak Altamirako Estadioan izango dira. 

Kategoria
Entrenamendu egunak
Entrenamendu orduak
Jaiotze urteak
Entrenamendu lekua
BENJAMINAK
Igandea  09:30  2002-2003  Altamirako Estadioa
ALEBINAK  Ostirala  17:00  2000-2001  Altamirako Estadioa
Igandea 09:30
INFANTIL ESKOLARRAK Asteazkena 18:00  1998-1999 Altamirako Estadioa
Ostirala 17:00
INFANTIL FEDERATUAK Asteazkena 18:00 1996-1997  Altamirako Estadioa
Ostirala 17:00
KADETEAK Asteartea 18:30 1994-1995 Altamirako Estadioa
Osteguna 18:30
JUBENILAK Asteartea 18:30 1992-1993 Altamirako Estadioa
Osteguna 18:30
 
Partida guztiak igandeetan jokatzen dira eta bakar batzuk Frantzian larunbatetan.
 
Garrantzitsuena haurra da

Gaztetxoak dira gure prestatzaileentzat garrantzitsuena eta ez norbanakoa, taldea bera baizik. Rugbyaren gainetik egongo da beti gaztetxo hauen garapena, gizaki bezala beharrezkoa duten garapena. Zentzu horretan Rugby Eskolak gazteari eskainiko diona oso garrantzitsua izango da. Kirol honetan sartuta dauden pertsonen arteko eta gazteen beraien arteko lagun giroa eta errespetoa baloratzen dugu beste guztien gainetik.

Gazte baten hazkunde garaian hain garrantzitsua den kirola ere ez dugu alde batera uzten, ordea. Rugby Eskolan ez da lehiatzen beheko kategorietan. Beno, lehiaketa helburu bezala ez dugu behintzat. Nahi duten gazte guztiek har dezakete parte kirol honetan eta guztiei aukera berberak ematen zaizkie, izan altua, baxua, lodia, argala, abila edota baldarra, berdin dio. Haur guztiek balio dute rugbyan aritzeko, eta hau esateko urte askotako esperientzia dugu bizkar gainean, ez dugu esateagatik esaten.

Azkenik, garrantzitsuena hauxe bera bada ere, ikasketak ezin ditugu alde batera utzi. Hezitzaile bezala oso argi daukagu lehendabizikoa eskola-hezkuntza dela.
 
Guztiaren gainetik segurtasuna

Rugbyan kontaktua ezinbestekoa da. Hau kenduz gero beste kirol bati buruz arituko ginateke hizketan. Kontaktua da rugbyari edertasun guztia ematen diona, baina era berean arriskutsua izan daitekeen zerbait izan daiteke.

Prestatzaileen ildo nagusiak ere arrisku horren aurrean nola jokatu behar duen gazteak erakustera doaz beti. Gaztetxoei lurrera erortzen, elkar jotzen, kolpeak jasotzen… erakusten zaie, beti ere ahalik eta forma babestuenean, honela lesiorik izango ez dutela ziurtatuz ia erabat.

Derrigor erabili beharreko babesgailu bat badago, aho-babeslea, hain zuzen. Aurrez aipatutako kontaktu horrek nahigabeko bat baina gehiago sor dakioke gaztetxoari. Babesle honek lesio arriskua ia erabat baztertzen duela demostratuta dago. Babesle hori mutikoari ematen zaio eskolan bertan.


Joko garbia

Honetan guztiok gaude inplikatuak. Zintzotasuna, galtzen jakitea, joko garbia egitea, denon artean zaindu beharreko ereduak dira. Adin horietan balore horiek irakastea oso garrantzitsua da. Eta gogoratu haur bati irakasteko modurik onena norberak egiten duen horretan datzala, hau da, ondokoek zer haurrek hura.
 
Jarraian agertzen den lotura honetan, kirol zoragarri honi buruzko informazio gehiago topatuko duzu. 
 
 

RUGBY ESKOLA

 
  Ordizia Escuela de Rugby ORE 
 Gazteak kirola eta errespetua oinarri hartua hazten...
 
  [ + info... ]
 
 
 

ORDIZIA RUGBYKO BETERANOAK 

 
  Ordizia Rugby Veteranos 
 Beteranoen berriak eta aktualitatea... 
  [ + info... ]
 
 
 

JUEGA CON NOSOTROS

 
  Juega a rugby en Ordizia 
 ¿Quieres jugar con nosotros? Apuntate y disfruta del rugby... ... 
  [ + info... ]
 
 
 

ORDIZIA RUGBYKO FOROA

 
  Foro de Ordizia Ruby Elkartea 
 Rugbyzalearen txokoa. Iritzi eta solasaldiaren tokia...  
  [ sartu >> ]
 
 
Copyright © 2007. Ordizia Rugby Elkartea. Diseño Web Innovatek Informatika - Ordizia | Aviso Legal
Joomla Templates by JoomlaShack Joomla Templates