topleft
topright
Entrevista a Joanes Aierbe Imprimir E-Mail
2008-09-02- Entrevista al capitán Joanes Aierbe

 

 

 

 

 

Denboraldia hastera doa. Nola ikusten duzu? 

Nahiz eta jakin denboraldiak urtetik urtera zailtzen joaten direla, ekipo guztiak asko indartzen bait dira eta ligako maila asko igotzen ari bait da. Ilusio handiarekin hartu dugu aurtengo hau. Klubak apustu handi bat egin du eta uste dut horrek aurrera egiten lagunduko digula.

 

 Dagoeneko entrenamenduak hasi dituzue. Nabaritzen al da zerbaitetan Jim Dixon kirol zuzendari berriaren lana? 

Hori da lehen aipatu dudan apustua. Orain arte jokalariak ekartzen genituen. Oraingo honetan entrenatzaile profesional bat ekarri dugu, oso prestatua, errugbiko ikuspuntu berriak irakatsiko dizkigunak, beste jokatzeko modu bat.

 

Errugbian gu baino aurreratuagoak dauden herrialde batetik dator eta hangoa hemen aplikatzeko asmoa dauka. Ea posible den eta bere fruituak ematen dituen.

 

 Denboraldi honetan iazko jokalari batzuk faltako dira (Urtzi, Isasi, Adrian, Adam…). Taldeak nabarituko al du?  

Kanpotarrena ia jakina izaten da urte batetik bestera aldaketak egongo direla. Pena handiagoa ematen du gurekin lau urtetan egon diren bi eibartarrenak.

 

Urtzi Abanzabalegi berriz, Hendaiara joatea erabaki du. Etxekotzat genituen eta hauek bai botako ditugula faltan. Baina ezin da atzera begira geratu. Aurrera jarraitu behar da eta aurtengo fitxaketekin eta iazko taldeekin, aurrera jarraituko dugu.

 

 Eta zu, Joanes, nola zaude zure lesiotik?  

Udara luzea eta gogorra egin zait, ezin izan bait dut nahi adina prestatu arlo fisikoa. Baina hasi naiz taldekideekin entrenamenduetan parte hartzen eta liga hasierako sasoiko egotea espero dut.

 

 Amaitzeko, zer esango zenieke zaletu guztiei? 

Aurten ere ezinbestekoak izango direla beraien animoak. Pozgarria da hainbeste goierritarren bultzada partidu oro nabaritzea. Ligako partidu jendetsuenak Trevijanon izaten direla esatea ausartuko nintzateke. Azken finean esango nieke orain arte bezela jarraitzeko.

 

 
< Anterior   Siguiente >
 

 ESCUELA DE RUGBY

 
  Ordizia Escuela de Rugby ORE 
 Formando jóvenes a través del deporte y el respeto... 
  [ + info... ]
 
 
 

VETERANOS ORDIZIA RUGBY

 
  Ordizia Rugby Veteranos 
 La actualidad entorno a nuestros veteranos... 
  [ + info... ]
 
 
 

JUEGA CON NOSOTROS

 
  Juega a rugby en Ordizia 
 ¿Quieres jugar con nosotros? Apuntate y disfruta del rugby...  
  [ + info... ]
 
 
 

FORO ORDIZIA RUGBY

 
  Foro de Ordizia Ruby Elkartea 
 Un lugar de encuentro para los aficionados del rugby...  
  [ entrar >> ]
 
 
Copyright © 2007. Ordizia Rugby Elkartea. Diseño Web Innovatek Informatika - Ordizia | Aviso Legal
Joomla Templates by JoomlaShack Joomla Templates