|
2008-08-26- Bihar, asteazkenak 26tik aurrera, Ordizian 17 urte azpiko COTE BASQUE-LANDES-eko selekzioa konzentratuko da.

Selekzio hau ekipo profesionaletako jokalariak (BIARRITZ, BAIONA, DAX, MONT DE MARSAN, OLORON..) zein amateur (NAFARROA, SANT JEAN DE LUZ, ASKAIN…) osatutako taldea da. Denak, hori bai, maila handiko kirolariak dira. Konzentrazioa Abuztuko 27an hasiko da, larunbata 30 arte, eta 39 jokalari, 3 tekniko, fisioterapeuta bat eta mediku bat osatuta dago. Zeraingo aterpetxea izango da bere basea, eta bazkariak-afariak TXIMISTAko sagardotegian. Gure artean dauden bitartean, entrenamenduak Ordiziako Altamirako instalakuntzetan arituko dira, goiz eta arratsaldeko saioetan. Entrenamenduez gain, bestelako ekintza batzuk egiteko asmotan daude, gure ingurua ezagutzeko: Txindokira igo, Ordiziako Feria bisitatu, eta bestelako batzuk. |