topleft
topright
20071202_03977.jpg

Berriak eta Aktualitate-Gaiak

2008-09-04- Ampo Ordiziako azken fitxajea Kieran Cooney deitu, eta eskoziarra da.
Gehiago...
 
2008-09-05- Kadete eta jubenilei deia, eta baita kadeteen entrenatzaileei, laguntza.
Gehiago...
 
2008-09-02- Joanes Aierbe kapitainak aurre denboraldiari buruz hitz egin digu.
Gehiago...
 
Ordizia Rugby, ACR eta Super Liga Ezeztatu E-Mail
2008-07-25- Ordizia Rugby Elkarteak bere iritzia eman du Super Liga Iberica-ren inguruan, eta bere erlazioa ACR-rekin, bere lehendakariaren bitartez.

 

 

 

              ORDIZIA RUGBY ELKARTEA, ACR ETA  LIGA SUPER IBÉRICA

 

Lehenik eta behin, esan nahi dugu, guk, Ordizia Rugby Elkartea bezela, ez dugula Liga Super Iberica-ren proiektua dinamitatu nahi, ezta beste bat ere, eta bilatu duguna izan dela gure iritzia ematea ACR-ren barruan, elkarte honetan murgilduta gaude eta bertan ari garelako lanean gure kirola hobetzeko asmotan.

 

Luze hitz egiten ari da liga Super Iberica profesionalari buruz, zenbait komunikabideetan, ACR-n (Asociación de Clubes de Rugby) barruan sortutako proiektu bat balitz bezela. Egia esan, liga Super Iberica hau 4 partaideren ideia izan da, eta gainera, momentu honetan, lau partaide horien jarduera etenaldi batetan dago, ACR-ren inguruan. Gainera, oraingo ACR-ko zuzendaritzaren aurkako ezezpena aurkeztu dute, eta lehen esan bezela, hitz egiten ari dira zenbait tokitan ACRren izenean.

 

Best alde batetik, min ematen digu lau klub hauen jarrera, aritu direlako aspalditik, besteak konturatu gabe, hitz egiten bere proiektuak aurrera eramateko, era izkutuan, hasieran batean G-6 bat sortuz, nahiz eta gero txikiagoa izan, bilera ezberdinak eginez, baita Donostian ere, eta Ordizia alde batera utziz.

 

Liga Super Ibericaren sortze prozesu honetan, gora behera dexente egon dira. Lehen aipatutako G-6 talde hau indarra galdu zuenean, Asociación de Clubs de Rugby elkartearen barruan, saiatu ziren inposatzen berriz ere, baina lortu gabe, eta klub gehienak bere proposamenaren aurka bozka egin zutenean, bere asmoak aldatu ziren, eta gaur egun ahalegintzen ari dira ACR desegiten. Beste alde batetik, eta bere oraingo politikaren barruan, saiatzen ari dira ere ACRko lehendakariaren irudia desakreditatzen, Portugalgo Federazioko ordezkariekin rugby estatalaren egoera azaltzeko bildu delako.

 

Beraiek egiten duten eran, guk ere gure proiektuak argitara eman nahi ditugu. ACRko handitze bat egin nahi dugu, Ohorezko B Mailako ekipoekin, eta ACR kopa bat sortu. Kopa hau FER-eko ligako geldialdietan jokatuko litzateke. Beste alde batetik, ACRa behin eta berriz eskatu du oraingo ligako egitura 12 ekipotara handitzea.

 

Interesgarri ikusten dugu ere sortuko litzatekeen txapelketako irabazleak (Copa ACR) parte hartzea FEReko Copa Iberica-n, proiektu hau aurrera joango balitz, hurrengo denboraldian (09/10). Formato honek nazioarteko txapelketa bat jokatzeko aukera emango lieke Ohorezko B Mailan jokatzen ari diren ekipoei, Asociación de Clubs de Rugby-ko partaideak izango liratekelako, gaur egun gertatzen ez den gauza bat.

 

Rugbyaren alde ekarpen bat egiteko asmotan.

  

  

                                                                 Iñaki Larrañaga

                                                      Ordizia Rugby Elkarteko Lehendakaria

  

 

 
 

RUGBY ESKOLA

 
  Ordizia Escuela de Rugby ORE 
 Gazteak kirola eta errespetua oinarri hartua hazten...
 
  [ + info... ]
 
 
 

ORDIZIA RUGBYKO BETERANOAK 

 
  Ordizia Rugby Veteranos 
 Beteranoen berriak eta aktualitatea... 
  [ + info... ]
 
 
 

JUEGA CON NOSOTROS

 
  Juega a rugby en Ordizia 
 ¿Quieres jugar con nosotros? Apuntate y disfruta del rugby... ... 
  [ + info... ]
 
 
 

ORDIZIA RUGBYKO FOROA

 
  Foro de Ordizia Ruby Elkartea 
 Rugbyzalearen txokoa. Iritzi eta solasaldiaren tokia...  
  [ sartu >> ]
 
 
Copyright © 2007. Ordizia Rugby Elkartea. Diseño Web Innovatek Informatika - Ordizia
Joomla Templates by JoomlaShack Joomla Templates