|
2008-07-15- Ordiziako zenbait infantilek, Biarritz Olympiquek antolatutako stage batetan, eta beste batzuk Sale Sharks-eko konzentrazioan.
Ordizia Rugby Elkarteko infantilak Biarritz Olympique.-ek antolatutako jardunaldi batzuetan parte hartu dute, eta beste batzuk Sale Sharks-ekin Egonaldia uztailaren 6ean hasi eta hilabete bereko 12rarte luzatu da. Egonaldi honetan Ordizia Rugby Elkarteko Imanol Aldanondo, Oier Goia, Jon Ander Puertas, Luken Sanchez, Beñat Erbina, Iker Korta eta Unai Garzia-ak hartu dute parte. Hauekin batera ehun bat mutiko, gehienak frantziarrak eta ingelesen batzuk. Mutikoek diotenez esperientzia izugarria izan da eta berriro bueltatzeko prest daudela diote. Jardunaldiak oso beteak izan dira, ze rugby entrenamenduak eta torneoak jokatu arren bestelako hainbat ekintza burutu dituzte, besteak beste, surf, pilota, igerilekua, eta abar.
Entrenamenduak eta torneoak Biarritz Olympique-eko lehen mailako jokalariak zuzenduak izan dira, hauen artean Imanol Harinordoquy ibili da, jokalari hau argazkian ikus daiteko, Iparraldean jaiotakoa da eta Frantziar selekzioko jokalaria.
Asier Agirre eta Joanes Mujika infantilak, bere aldetik, Sale Sharks ekipo ingelesa bere adineko mutileentzat egiten duen konzentrazioan egon ziren (aurten arte Chabal internazional frantziarraren ekipoa) ekainak 29tik uztailak 13 arte, oso balorazio positiboa eginez. Beste pauso bat Ordiziak bere mutilentzat rugbyan daukan aurrera bideko kontzeptuan. |