|
2008-07-12- Gaur onartu da Madrilen datorren urteari begirako Ohorezko A Mailako egutegia.
10 ekipoko liga irailak 21an hasiko da
Egutegiak iazko urteko egitura berdintsua edukiko du, eta 10 ekipoko liga bat izango da, nahiz eta 12 izateko aukera egon den. Irailak 21an hasi eta apirilak 18an bukatuko da. Ondoren Erregearen Kopa ospatuko da, eta bukatzeko, Kopa Iberiarra, Portugal eta Esapiniako aurreneko lau ekiporekin. |