topleft
topright
rugby6.jpg

Berriak eta Aktualitate-Gaiak

2008-07-25- Ordizia Rugby Elkarteak bere iritzia eman du Super Liga Iberica-ren inguruan, eta bere erlazioa ACR-rekin, bere lehendakariaren bitartez.
Gehiago...
 
2008-07-24- Klubak bere kide eta jarraitzaile guztiei Santa Ana jai zoriontsuak opa die.
 
2008-07-22- Atzo lurra eman zioten Arantxa Arregiren aita zenari. Arantxa zenbait partidutan klubeko medikua izaten da eta Jon Korta direktiboaren emaztea da. Gure doluminak
 
Ampo Ordizia Bko gira Ezeztatu E-Mail
2008-05-07- Javi Perlinesek bigarren ekipoak Catalunyan egindako giraren berri eman digu.

 

 

 

Torroella de Montgri-eko txapelketa 

 

Lehenengo Maila Nazionaleko igoeraren aukera galduta, eta denboraldiari bukaera emanez, Gironako lurretara joan ginen ( Torroella de Montgrí), 9 ekipoko txapelketa bat ospatzera alde batetik, eta bestetik hiru ekipoko txapelketa bat, rugbyko maratoiari hasiera emateko. Denboraldi honetan zenbait helburu genituen:         

 

-1. eta nagusiena: Ekipoa egin. Helburu lortua.         

-2º, Ekipo hori konsolidatzea, ligan bertan egotea eta aurrenetakoak gelditu. Erabat betetako helburua.( Lehenengo maila nazionaleko igoera fasea jokatu genuen).         

-3º, Ekipo bezela behar bezela kanpainia bukatu, eta morala aldetik errefortzatu datorren urteari begira, gira edo irteeraren batekin, beste gauza batzuen artean. Ordurarte dena eginda.  

 

 

Eta orain ahaleginduko naiz ez gehiegi liatzen, eta gure gira txiki honen laburpena egiten saiatuko naiz. Eta esan dut ahalegindu, gauza asko eta on pilo bat izan dira, eta horri asko beharko lirateke deskribatzeko. 

 

Maiatzak batean atera ginen, bederatziak aldera, gure Sebas ezagunarekin bolantean zegoela. Abiapuntua: L´Estartit. Arrtsaldeko azken orduan ailegatu ginen. Dutxa, paseoa eta afaria. Eta gauean beste paseo txiki bat. 

 

Bigarren eguna: gosaria, paseotxo bat goizean eta igerilekuan bainu bat eta txangoko bazkaria. Berriz paseoa, atsedena eta entrenamendua L´Estartit-eko hondartzan, arratsaldeko 18tan. Oso esperientzia ona azken hau, nahiz eta zaila izan rugbian jokatzean haretan. Bukatzeko ekipoko bainu azkarra, ura hotz hotza zegoelako. Segidan hotelera joan ginen, dutxatxoa, afaria eta beste paseotxo bat gauez. 

 

Hirugarren eguna: Gosaria eta gero, 12:00tan abiatu ginen txapelketa ospatzera Torroella de Montgrí-n, bertakoen joku terrenua, RC Els Senglars(uste dut Basurdeak esan nahi duela). Hiru partidu genituen programatuta, anfitrioien aurka, eta bi ekipo ingelesen aurka, Camberley RFC y Kingston RFC. Lehenengo partidua 14:30tan jokatu genuen Camberleyren aurka, eta irabazi genuen joku ona eta serioa eginez; gauzak nahiko ondo atera zitzaizkigun: defentsa, touche, melée, baloia alde batetik bestera eramanez joku fase dexente eginez. Partidu polita. Bazkaldu eta 17:30an bigarren partidua, RC ELs Senglarsen kontra, partidu borrokatua eta galdu genuena, bi aldeetatik defentsa ona ikusi zelarik. Galdu genuen partidua entsegu bategatik. Puntu ahul bat bilatu ziguten eta aprobetxatu egin zuten: merezitako garaipena ekipo gazte baten aurka, itxura ona daukana. Zoriondu behar da ekipo honen lana, gurekiko harrerarengatik eta antolatu zuten txapelketarengatik (dena prest eta ondo zegoen), lan handia egin zuten eta. Jarraitu beharreko eredua bai pertsonen aldetik, bai erakutsi zuten umiltasuna. Lluisi eskerrak eman behar diogu gure esanetara egoteagatik edozein momentutan. Eguneren batean etorriko balira espero dut altura berean egotea. Erakutsi egin zuten rugbyko momentu onak bizitzeko ez dela beharrezkoa klub handia izatea aurrekontu aldetik edo izenez. Nahikoa da umiltasuna, gogoa eta lana, rugbyko mamia bizitzeko. Jarraitu beharreko lana mutil hauena. 

 

Eta hirugarren partidoa Kingston RFCren kontra jokatu eta galdu genuen. Norgehiagoka gogorra izan zen, eta gehien bat nagusitu ziren hiru laurdeneko abiaduran, eta gure kasoan nagusitu ginen emate eta defentsa aldetik.  Partiduak bukatutakoan denok elkarrekin afaldu genuen giro onean, abestiak eta kamisetak trukatuz. Lehenengoan txapeldunak izan ginen. Dena rock jaialdi batekin bukatu zen. 

 

Laugarren eguna: gosaria eta etxerako itzulera. Aipatzeko da mutilak erakutsitako jarrera, bai zelaian baita zelaitik kanpo eta, giro ederra eduki bait genuen. Denborak errespetatu ziren beti ere, eta hori esan beharra dago. Ezpairik gabe ohorea izan da mutil hauekin egon ahal izatea ez bakarrik egun hauetan, urte guztian ere. Espero dezagun sorte hobea edukitzea eta aurten bezain pozik gelditzea.  Bene-benetan, zorionak denoi.           

 

 

 Javi. 

 

 
 

RUGBY ESKOLA

 
  Ordizia Escuela de Rugby ORE 
 Gazteak kirola eta errespetua oinarri hartua hazten...
 
  [ + info... ]
 
 
 

ORDIZIA RUGBYKO BETERANOAK 

 
  Ordizia Rugby Veteranos 
 Beteranoen berriak eta aktualitatea... 
  [ + info... ]
 
 
 

JUEGA CON NOSOTROS

 
  Juega a rugby en Ordizia 
 ¿Quieres jugar con nosotros? Apuntate y disfruta del rugby... ... 
  [ + info... ]
 
 
 

ORDIZIA RUGBYKO FOROA

 
  Foro de Ordizia Ruby Elkartea 
 Rugbyzalearen txokoa. Iritzi eta solasaldiaren tokia...  
  [ sartu >> ]
 
 
Copyright © 2007. Ordizia Rugby Elkartea. Diseño Web Innovatek Informatika - Ordizia
Joomla Templates by JoomlaShack Joomla Templates