|
2008-04-16- Axio. Denboraldi bukaerako kronika eta askoz gehiago.
CETRANSA 23 - AMPO ORDIZIA 7
Segurena partidu bati buruzko azken kronika izango da hau, denboraldiaren barruan. Aurrerago egingo dut balantze txiki bat, izan denarekin eta nola joan zaigu 07/08 hau, bukatzear dagoena. Kopako partidua. Nahiz eta jendeak pentsatu berriz ere mentalideak huts egin digula, eta Valladolidera joan garela tramitea betetzera, ez da horrela izan. Ekipoak kunplitu du eta ahal zena egin dugu, eta baita ere egiten utzi digutena. Oinarrian, haragia faltatu izan zaigu, eta gehiegi nabarmendu da. Bajak ziren LUCK, XAPO, DAFYDD eta XABIER. Eta hasieratik URTZI eta OSKAR atera. Eta horrela zeukan izan beharra. Gazteek ere behar dituzte bere jokoa eta bere aukerak Meleen garbi menperatu gaituzte eta mauletan aurreneko zatian. Hortik etorri dira lehenengo hiru entseguak. Gehitzen badiogu haizea kontran genuela beraien mesederako, ateratzen dena da jokoa gure zelaian izan dela orokorrean, eta markagailuak isladatzen du lehenengo zatiko 20 – 7rekin. Bigarren denboran gauzak orekatuago egon dira. Aurrelariek asko hobetu dute bere jokoa eta baloiaren jabetza gurea izan da, bere zelaian jokatuz. Entsegu pare bat lortzeko zorian egon gara, baina…baina ez zait hori horrenbeste inporta, ez ditugu lortu eta kitto. F.E.R-ri kritika. Deprimitzen duena dira “bestelako gauza batzuk”, behin eta berriz errepikatzen direnak etxetik kanpo. Partidua bizirik dagoela eta gehien estutzen ari zaren momentuan, aukerak ikusten direnean, azaltzen dira “laguntza” horiek eta gelditzen zara partidutik kanpo. Adibide garbia ikusi genuen igandean, marrako epaileak gure bi jokalari kanporatu zituenean tenporalki. Denboraldian zehar errepikatu den gauza bat.
Deprimentea dena ere bai, KOPA honetako antolatzeko era da. Apirilak 6an bukatzen den liga bat aurkezten dizutenean (DHBko ekipoak badaramate ia hilabete bat jokatu gabe), garratzian bigarren txapelketa izan behar duen torneo honetan ez dute parte hartzen ezta DHAko 10 ekipoek ere. Eta parte hartzen dugun ekipo erdioi ere bakarrik suposatzen digu GASTU GARRANTZITSU BAT, IHARDUNALDI BAKARRAREKIN eta gainera ETXETIK KANPO
APIRILAK 13ko EMAITZA: txapelketako aukera guztiak agortuta. Neri azaltzeko gero klubek zer egin behar duten jokalariei motibazio bat emateko entrenatzen jarraitzeko eta “hobetzen” joateko denboraldi berri bati begira, urruti dagoen iraila baten aurrean. Horrela hobetu behar dugu gure maila? Eta gure SPONSORRAK, desagertzen bagara komunikabideetatik horrenbeste denboran? Eta gure zaletuak? NERE IKUSPUNTUTIK ALDAKETA HANDIA EGIN BEHAR DA, ETA AZKAR... AXIO |