topleft
topright
rugby11.jpg

Berriak eta Aktualitate-Gaiak

2008-07-24- Klubak bere kide eta jarraitzaile guztiei Santa Ana jai zoriontsuak opa die.
 
2008-07-22- Atzo lurra eman zioten Arantxa Arregiren aita zenari. Arantxa zenbait partidutan klubeko medikua izaten da eta Jon Korta direktiboaren emaztea da. Gure doluminak
 
2008-07-15- Catchpolek ez duela jarraituko jakin ondoren, bi fitxaketa berri hurrengo denboraldiari begira.
Gehiago...
 
Atletico San Sebastian-Garabi Ordizia jubenil Ezeztatu E-Mail
2008-04-08- Orain arte bere erreflesio onenean, Jon Txurrukak Garabi Ordiziak Atletiko San Sebastiani irabazitako partiduaren analisia ailegatu arazi digu, burutazio zehatza eginez.

 

 

 

Atlético San Sebastián 3 – Garabi ordizia 43

 

 

 Larunbatean Donostiara abiatu ginen Atletiko San Sebastianen aurka jokatzera. Berriz ondo entrenatzen hasita geunden, jokalari askorekin eta erritmo bizian. Martxoko emaitzak txarrak ahaztuta. Partidu ona egin behar genuen eta hori zen asteko lema. Emaitza gutxienekoa, baina ondo jokatu beharra zegoen. Ordenatuta jokatu eta partiduko erritmoa markatu behar genuen denbora guztian. Ekipo baten sentsazioak sentitu behar genuen, azken batean. Ekipo on batenak. Eta horrela egon ginen zelaian.

 

 3-43 irabazi genion sailkapenean gure aurretik geldituko den ekipo bati. Baina gainera gure buruari eskatu genion guztia lortuz irabazi genuen. Oso partidu ona egin genuen. Epaileak partiduko bukaera pitatu zuenean momentu berezi bat bizitu genuen, hitzak sobran dauden momentua. Jokalarien aurpegiak begiratzea nahikoa zen ikusteko dena emanda zeudela zelaian. Bere kategoriko partidoa eginda zeudela.  

 

Denen aipamena egin behar da: Andoni Arin, Iñigo Navarro, Aitor Etxeberría, Ugaitz Aranguren, Iñigo Garmendia, Alar Arruabarrena, Eñaut Azaldegi, Imanol Iruarriz, Beñat Arregi, Aitzol Idiakez, Aitor Manzisidor, Imanol Mendizabal, Julen Goia, Luis Mendizábal, Xabier Luis, Jorge Aizpun, Aitor Arteaga y los cadetes Oier Oiarbide, Joanes Osinalde, Josu Lerma eta Jan Toral. 

 

 Eta bukatzeko burutazio txiki bat. Ez gara Espainiako txapelketara joango. Atletiko San Sebastian joango bait da, irabazi duelako. Eta guk pentsatu behar dugu zertan huts egin dugun aurten. Hitz egin dugu liga hasi zenetik hau bi urtera begirako proiektua zela. Jokalari guztiok errepikatu behar dute maila datorren urtean. Eta zerbait garrantzitsua egiteko aukera dute. Eta aurten lezio ona ikasi dugu. Ez da nahikoa ona izatearekin batzutan. Ezta jokalari onak edukitzearekin. Ekipo handia bilakatu behar dugu 

 

Zaila da komentarioren bat egitea gure partiduari buruz igandeko Trevijanokoa aipatu gabe. Lehenengo ekipoak iraunkortasuna lortu zuen beste urte baterako Ohorezko A Mailan. Beste urte bat daukagu gozatu eta ilusionatzeko, eta horrek asko balio du, asko. ZORIONAK.   

 

 
 

RUGBY ESKOLA

 
  Ordizia Escuela de Rugby ORE 
 Gazteak kirola eta errespetua oinarri hartua hazten...
 
  [ + info... ]
 
 
 

ORDIZIA RUGBYKO BETERANOAK 

 
  Ordizia Rugby Veteranos 
 Beteranoen berriak eta aktualitatea... 
  [ + info... ]
 
 
 

JUEGA CON NOSOTROS

 
  Juega a rugby en Ordizia 
 ¿Quieres jugar con nosotros? Apuntate y disfruta del rugby... ... 
  [ + info... ]
 
 
 

ORDIZIA RUGBYKO FOROA

 
  Foro de Ordizia Ruby Elkartea 
 Rugbyzalearen txokoa. Iritzi eta solasaldiaren tokia...  
  [ sartu >> ]
 
 
Copyright © 2007. Ordizia Rugby Elkartea. Diseño Web Innovatek Informatika - Ordizia
Joomla Templates by JoomlaShack Joomla Templates