|
2008-04-01- Javi Perlinesi ez zitzaion batere gustatu, Mungiaren aurka galtzea.
Mungia 13- Ordizia B 9. Porrotaldia mingarria igoera faseko ihardunaldian, ez emaitzarengatik, baizik eta itxurarengatik. Badaude partidu bat galtzeko era asko, eta hau ez da batere polita izan. Partidu itsusia zen eta kalitate gutxikoa bi aldeetatik. Aldez aurretik irabazi behar genuena arazorik gabe, baina erori egin ginen gure kulparengatik, garbi esan beharra dago. Eta azalduko dut: Galdu genuen partidua irabazteko gogo gutxi jarri genuelako, jarrera faltarengatik, eta bukaerako emaitzarekin ikusten da. Gu gara ekipo bat denboraldi honetan ederki jokatu dezakela adierazi duena. Markagailuan aurretik gindoazela, ematen du gehiago konformatzen ginela denbora pasatzen uztearekin, eta ez genuela jokoan denboraldi guztian eta igoera faseko egindako esfortzua. Eta ez da nahikoa horrekin. Gure aldetik gehiago eman behar da: esfortzu gehiago, jarrera gehiago, entrenamendua, ematea…hori da ekipo bati handi egiten diona, eta ematen zuen orain arte hori erakusten ari ginela. Espero dut hau porrotaldi hau bakarrik espejismo bat izatea gure bidean eta denboraldiko martxarekin jarraitzea, eta nahiz eta kronika triste eta gogorra eman, nik badakit bidean putzuak daudela, lesioak, ikasketak edo oporrak bezela…eta honek erlajazioa dakar entrenamenduetan. Eta partiduak entrenamenduetan hasten dira irabazten, horregatik pilak jartzen hasi behar dugu hurrengo partidurako, adierazten ari garen poza eta animoarekin. Eta aste petral honetan, aipatu joku terrenoan eta animoak emateko garaian egindako lanarengatik, nahiz eta ezin jokatu bere lesioa dela eta, Joseba Otamendi "Jorojo”ren jarrera. Denok bere errekuperazio azkarraren zai gaude, erakusten ari bait da jokalari eta pertsona handia dela. Hurrengo partidurako denontzat animo eta LARUNBATEAN ELORRION BERRIZ ERE BORROKARA. Pd: Elorrion larunbatean 16.30tan fase honetako azken aurreko partidua Javi. |