topleft
topright
Lauangeluarra Altamiran Ezeztatu E-Mail
2008-03-31- Jon Txurrukari gustatu egin zitzaion larubatean ikusitako Lauangeluarrean, ekipo ingeles eta Nodalia VRACekin. Eta kontatu egin digu, eta baita zerbait gehiago ere.

 

 

Lauangeluarra Altamira

 

 

 

Zoragarria, Altamiran aurreko larunbatean ikusteko aukera eduki genuen torneoa. Esan bezela, Lutterworth ekipo ingelesa bere A eta B taldeekin eta Nodalia VRAC etorri ziren Ordiziara lauangeluar bat jokatzera. Web horrialdean daude emaitzak, eta alde horretatik ez du merezi gehiago luzatzez.

 

Baina bai merezi duela aipatzea nola ibili ziren gure jokalari gazteak. Alde batetik 92ko gazteak, batez ere 9 eta 10, David eta Mikel Alvarez. Eta bereziki 93an jaiotakoak. Txapelketa 17 urte azpikoentzat zen, baina  bazeuden batzuk gazteagoak zirenak eta gorputzez handiagoak ziren beste jokalari batzuen aurka egin behar izan zuten borroka, emaitza onak lortuz. Eta jokalariak Dani Álvarez, Mikel Aizpurua, Joanes Mujika, Aitzol Garmendia eta Asier Korta dira. Bikain ibili ziren. Igor Saizen eskua asko antzematen ari da ekipo honetan.

 

Azkenik, zoriondu ere bai Euskadiko selekzioarekin aritu diren hurrengo jokalariei, lortu bait dute lehenengo tokia inter-autonomikoan: Luis Mendizabal, Alar Arruabarrena, Imanol Iruarriz, Eñaut Azaldegi eta Aitzol Idiakez.

 

Bigarrena, noski lehenengo ekipoarentzat, Bartzelonan lortutako garaipenarengatik. Datorren igandean azken finala jokatuko dute, eta bertan egongo gara denok, bere ondoan.

 

 

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >
 

RUGBY ESKOLA

 
  Ordizia Escuela de Rugby ORE 
 Gazteak kirola eta errespetua oinarri hartua hazten...
 
  [ + info... ]
 
 
 

ORDIZIA RUGBYKO BETERANOAK 

 
  Ordizia Rugby Veteranos 
 Beteranoen berriak eta aktualitatea... 
  [ + info... ]
 
 
 

JUEGA CON NOSOTROS

 
  Juega a rugby en Ordizia 
 ¿Quieres jugar con nosotros? Apuntate y disfruta del rugby... ... 
  [ + info... ]
 
 
 

ORDIZIA RUGBYKO FOROA

 
  Foro de Ordizia Ruby Elkartea 
 Rugbyzalearen txokoa. Iritzi eta solasaldiaren tokia...  
  [ sartu >> ]
 
 
Copyright © 2007. Ordizia Rugby Elkartea. Diseño Web Innovatek Informatika - Ordizia | Aviso Legal
Joomla Templates by JoomlaShack Joomla Templates