|
2008-03-31- Partidu bat falta da eta Axiok Barcelona-Ampo Ordiziari buruz hitz egin digu.
F.C. BARCELONA 11 – AMPO ORDIZIA 24 Tira, izan daiteke kronika hau hasteko era on bat. Bi finaletatik bi, hirugarrena falta da. Alcobendasen aurka. Igandean izando da eta Ordizian. Baina hori bere garaian ailegatuko da. Gaurko partidoa ere ez da batere erreza izan. Bartzelona lortzen ari zen emaitza onak…eta matematikoki jeitsita zeuden. Gure aurrean leoi zauritu bat genuen. Eta horrela izan da. Partidu ero bat, zaila. Edozein tokitatik erasotu digute, edozein momentutan. Eta gehien bat oso urrutitik. Eta ez badute emaitzarik lortu ezin zutelako izan da. Beraiek baino gehiago izan garelako. Jokuko lehenengo minutuetan, eta batez ere lehenengo zatian, nahiz eta posesioa eta bere terrenuan jokatu, erori gara edo kutsatu gaituzte bere prezipitazioarekin baloiko mugimenduetan. Emaitza, 6-7. Atsedenean, zerbaitetan aritu bagara, seriotasuna jokalariei ematen izan da. Et abete dute. Katalanek berdin jokatzen jarraitu dute, baina gu inposatu egin gara garbiago, eta hau egin eta gero, partidua gurea izan da. Asentatu gara eta kalitate handiko mugimenduak sortu ditugu. WILLIAMek potentziaz lortutako entsegua, edo aurrelariak lortutakoa, utzi digu nahi genituen aldaketak egiten. Eta horrela jokalari guztiek gozatu dute garaipen garrantzitsu honekin. Eta bere momentuan ailegatu da. Ihardunaldi bat falta da eta txapelketa asko asko estutu da. Espero dut aste gogor bat ekipo askotato. Jokoan asko dago. Baina gu prest gaude…. Aipatuak. Bi jokalari atal honetan egoten ez direnak. Ondo touchean, eta bere gizatasun osoa emanez joku itxian, bigarren lerroa DAFYDD ROSSER. Berarekin batera, ver ondean, eta azkeneko partiduetan oso errekuperatuta, toki guztietan erasoan eta defentsan, MATEO MATTARUCO balore gaztea. ORAIN BAI IZANGO DELA BEHARREZKOA. INDARRA ETA OHOREA. AXIO. |