|
2008-03-19- Ampo Ordizia-Cetransa Dismeva el Salvadorreko analisia, Axioren eskutik
AMPO ORDIZIA 24 – CETRANSA EL SALVADOR 20
Irabazi dugu behar genuen egun eta momentuan. Eskerrak, egun gehiagorik ez zegoen eta. Gure erreakzioa beste ihardunaldi bat atzeratzea heriotza izango zen. Orain bai gaudela garaiz, gure eskuetan dago…eta baita gure buruan ere. Gaur ekipo lehiakorra izan gara. Zergatik beste egun batzuetan ez garen izaten bestelako gai bat da, beste okasio baterako utziko dugu. Aste gogorra pasatu dugu. Sevillan gainetik pasatu gintuzten, entrenamenduetan tentsioa, gure artean zalantza asko, eta aurretik, oso panorama zaila…Cetransa Bazegoen esaten zuena epikaren errekurtsoa erabili behar genuela aurkariak garaitzeko, baina, guk ordea, gauza basikoei ekin genien. “Rugbyko oinarriak”. Konkistako faseak, defentsa ona, presioa eta erasokortasuna. Eta batez ere dena eman. Pasioarekin jokatu joku hau, Ordiziako ohitura zaharrean. Egun zoragarria Ordiziako rugbyko familiarentzat. Orain jarraitu behar dugu, eta gure lana bermatu. Ez da batere erreza izango. Animo eta konfidantza denontzat. Aipatuak. Gure kapitainaren errekuperaketa fisikoa eta baita jokukoa ere, JOANES. Bere ondean, Adamek asmatu zuen eta azkarra izan zen, eta nola ez ADRIANen ausardia atzekaldean. INDARRA ETA OHOREA. AXIO. |