|
2008-03-05- Javi Perlines eta bere mutilak lan handia egiten ari dira. Larunbatean Mungiari irabazi zieten.
Ampo Ordizia Rugby B 25 - Mungia 12
Ba eduki genuen partidu berean onena eta txarrena ere bai. Menperatzen hasi ginen, jokaldi politak lotuz, oso serio eta konzentratuta, joko alaia eta emaitzak ematen zituena eginez, lehenengo zatian 25 puntu sartu bait genituen. Esan dezagun ordu erdi polit bat eduki genuela, espektakulu onekoa, eta hortik aurrera, puzgarri bat bezela galdu genuen aire guztian. Lehenengo zatiko azken minutuetan antzematen zen partidoa okertzen hasia zela. Eta horrela gertatu zen. Bigarren zatian hasi ginen 25 puntu alde genituela eta ez ginen gehiago sartzeko kapaz izan. Hiru laurdenak ez zuen baloirik ia eduki, esku bakar batekin konta daitezke eduki zituztenak. Aurrekaldeak ez zuen baloi bat ere ez eduki touchean, asko sufritzen genuen meleen, eta bultz egiten ziguten , partidu osoa defentatuz pasatu genituelarik. Ez dago zalantzarik, gure aldetik gehiago jarri behar dugu (jarrera), eta muturra gehiago sartu partidu zailetan, hor egiten bait da handi jokalari bat. Ezpairik gabe, partiduko onena lehenengo ordu erdia, nere iritziz bertan zeudenek disfrutatu egin zuten. Ah! Eta partiduko onena dudarik gabe Mikel Materen itzulera klubera. Bere aurreneko saioa eduki zuen eta ez zen pasa antzeman gabe bere presentzia. Ongi etorri, Mikel. Beste mutilei buruz, aipatu daukagun ostiko jaurtitzaile handia, Mamali, eta aurrelarietan eta partiduko onena, Oier Iturriz (Spitz), nobedadea ez den zerbait, azken aldi honetan partidu onak egiten ari bait da. Eta hemendik mutileei animatu, lau puntu bait dauzkagu honezkero (bonusetik gertu egon ginen). Beste borroka handi bat daukagu bertan, igande honetan 12.30tan Trevijano Parkean, Elorrioren aurka, eta denboraldi honetan aurkari honi oraindik ez diogu irabazi, ea partidu ona egiten dugun, eta ez dugun erdizka bukatzen. MUTILLAK, IGANDE HONTAN BERRIZ ERE BORROKARA! Javi. |