|
2008-01-30- Javi Perlinesek Ampo Ordizia B - Arratiako Sekorrak kontatu digu.
Ampo Ordizia B 34- Arratiko Sekorrak 12 Gure txapelketan ordu ez ohiko batean aurkeztu ginen Altamirako zelaian, sei t`erditan, Arratiako Sekorrak borrokalari eta gogorraren aurka. Aurki hasi ziren gure alde makala bilatzen aldetatik, baina gure hegoak ondo babestu zituzten hutsuneak. Ez denbora askoan bere 22an sartu genituen, eta komodoago jokatzen hasi ginen: Mamalik ostikada onak ematen zituen eta bere lanak alperrikakoak bihurtzen ziren. Gure aurrelariok jokatu zuen ia era perfektoan, bai touchean, indartsu melena eta defentsa hautsiz jokalari askorekin. Jokaldi politak ikusi ahal izan genituen, aurrelarien packa metro asko irabaziz, eta entseguan bukatuz. Kementsuak aurrelariak partidu honetan, maila altua mantenduz partidu osoan zehar. Gehiegizko gogo proba da merezita atera ziguten bi txartelak. Aipatuak besteen gainetik, nahiz eta ondo jokatu ere bai: Oier Iturrioz, Iñigo Marotias, Mikel Marotias eta Zepe(Aitor Andikoetxea); hiru laurdenetan Arkaitzek bideratuta, defentsa ona eta erasoan partidu ona ere bai, nahiz eta baloi asko ez eduki adierazteko gehiago, jokoa aurrelariok eraman zutelako. Eta hiru lauredenetan aipatu behar da, Mamali,(Igor Garmendia), lana, ankarekin oso ondo. Altamiran partidu ona . Zorionak mutillak. Eskerrik asko zaletuei; ekipoak eskertzen du erakutsitko animo eta presentzia. Bene-benetan, eskerrik asko. Pertsonalki pentsatzen dut borrokatzeko aukera daukagula tituloa eramateko denboraldi bukaeran. Izutu gabe uste dut gure etsaiarik handiena gu garela., pienso que tenemos posibilidades de pelear por el premio al final de temporada. Bukaerako emaitza: Ordizia 34- Arratiko 12. (Bost puntu). Javi Perlines "Perla" |