|
2007-12-11- Axiok aurpegia eman du eta, bere zitarekin puntual, Jeep Alcobendas-Ampo Ordizia partidu ondorengo bere ideiak idatzi dizkigu
JEEP ALCOBENDAS 30 – AMPO ORDIZIA 24
Esan ohi da denborak zauriak sendatzen dituela. Espero dezagun hotzak ere laguntzea. Gaur astelehena zerbait hobetoxeago nago, atzo partidu ondoren erabat…deskontsolatua nengoelako. Lehenengo buelta bukatu da eta juxtu juxtu gaude, juxtuegi. Ez da ezertarako erreza izaten ari denboraldi hau. Gehiago dira egun tristeak alaiak baino, eta horrek nekatu egiten du. Erreforzatu egin gara, eta dexente, baina besteak ere bai. Oinarrizko kuestioa orain da jakitea, egiten ari ote garen ahal dugun guztia emaitzak hobetzeko, ala soilik, eta gehien bat etxetik kanpo, korronteak eramaten gaituen. Honi buruz iritzi garbia daukat, baina hau ez da esateko tokirik onena. Irabazi behar genuen partidu bat galdu dugu. Hori zen helburua. Bi bonusak kontsolagarri bat dira huts egin duenarentzat, eta horrela hartu behar dugu. Gure ideiekin konsekuenteak izan behar dugu, eta orain, euria ari duenean, busti behar dugu. Hau kronika desastrea gelditzen ari zaidana. Zein ezkorra, esango dute batzuk. Txapelketako oporren aringarria daukat. Ordu onean etorri da. Ea urte berria hobeto hasten dugun, baina denbora gelditzen da…Agian beste egun batean lerro gehiago egongo dira. Beste animo batekin. Aipatuak. Berdaiz, “indar lasaia”, lesionatuta ere eta jokatzen, eta bi erdikoak, Gorka eta William. Gogoa eta kalitatea eman zioten partidu ero bati. EGUN ILLUNETAN ERE, INDARRA ETA OHOREA. AXIO |