|
Ordizia Rugby Elkartea, bere klubeko estrategiaren barruan, prestakuntza fisiko orokorrean zerikusia duen proiekto bat degu esku artean. Gorka Nuñez prestatzaileak garatu duen plangintza bat ezarri nahi genuke (plangintza hau orain bertan Easo saskibaloi Taldeak 500fitxa, eta Baskonia saskibaloi taldeek ezarri dute). Bertan adin bakoitzari dagokion prestakuntza fisikoa ezarriko zaio,beraien adinari dagozkion prozedura neuromuskular, koordinaziokoak, hezurrenak eta hormonalak kontutan hartuaz. Gainera lan honekin,urte bakoitza datorrenarekin lotura du.Eta urteetan zehar jarraituko denez lan koerente ,zentzudun eta kontrolatutako bat lortzen da. Urte hasieran eta bukaeran gurasoei txosten bate mango zaizue,talde horren hobekuntza erakutsiz, zaintzen diren atalak hauek izanik: Indarra- Flexibitatea eta artikulazioen mugikortasuna -Propiozepzioa -Koordinazioa -Abiadura -Iraupena Guzti honekin bermaturik dagoena,lesioen gutxitzea da.Kolpeen erruz gertatutakoak izan ezik noski.Bainan hauen larritasuna txikiagoa ere bihurtzen da. Guzti honek,tamalez,zuek,gurasoek zuen seme-alabak gure rugby eskolan eta kategori gazteetan izen emateko,ordaintzen dezuten kuotan islada izango du. Klubaren aldetik ,igoera hau ahal bezain txikia izaten saiatuko gara.Bainan zuek zera nahi genuke ulertzea,gure lanaren kalitateak izugarrizko aurrerapausoa nozituko duela eta beraz,zuen semealabak hobekuntza hoien islada izango direla. Guzti hau behar den moduan esplikatu eta zuen galderak edo zalantzak entzun eta merezi duten erantzuna emateko,bilera batetara deitzen zaituztegu. Bilera eguna eta ordua: 2011ko Martxoak 25, ostirala, arratsaldeko 18:00tan Non: Barrena Kultur Etxea. Ordizia
ORDIZIA RUGBY ELKARTEKO ZUZENDARITZA.
|