topleft
topright
RUGBY MAILAKA arautegia Ezeztatu E-Mail

ERRUGBIKO EDOZEIN KATEGORIATAN BETE BEHARREKO OHARRA

Image

Segurtasunagatik, jokalariek ahozko babeslea eta  gaur egungo  araudia betetzen duten multitakozko botak  eraman behar dituzte (tako aldarri-garriak dituzten botak debekatuak daude).

 

Alebin kategorian monitore- hezitzailea zelaiaren kanpoaldean egon beharko du. Benjamin, prebenjamin eta basurde-kumeen  kategorietan arbitroak eska diezaioke monitoreari  zelaitik atera dadila.

 

Segurtasun arrazoiengatik, sub-19 kategorian debekatzen da buruarekin eta sorbaldarekin bestearen gerriaren kontra baino beherago jotzea, eta  maula lurrera botatzen defendatzea.

 

Kanporaketa tenporalak 3 minututakoak izango dira pre benjamin, basurde- kume eta katamotz kategorietan, eta 5 minututakoak alebinetan eta benjaminetan, beti jokalariari eta monitoreari kanporaketaren azalpena emanez. Kanporaketa irauten duen bitartean beste jokalari bat egongo da kanporatuaren ordez alebin kategorian izan ezik, bertan tarjeta horia 5 minutu dira jolastu gabe baina ezin du inork jokalaria ordezkatu; tarjeta gorriarekin ordez, jokalaria ordezkatua izan daiteke bost minutu igaro ondoren. Zigortzen dena jokalaria da eta ez taldea, Alebinetan izan ezik. Behin behineko kanporaketak bakarrik gertatuko dira kasu oso berezietan benjamin eta alebin kategorietan.

Gurasoak eta lagunak joko esparruaren kanpoan geratu beharko dira, babes hesien atzean. Hori gaindi dezakeen pertsona bakarra taldearen fotografoa da.

 

Berdinketa ekiditeko denbora estra  edo urrezko baloia dagoen lehiaketetan , talde bakoitzeko jokalari bat kenduko da irabazlea erabakitzen ez den minutu bakoitzeko, talde bat irabazi edo proroga amaitzen den momenturarte. Proroga talde bakoitzeko jokalari bat kenduta hasten da.

Arbitroei eskatzen zaie jokoa arintzea. Albotik ateratzeko aukera dagoen jokoetan sake azkarra onartuta dago.

Ezin dira eliminaziorik gertatu lehiaketaren lehen faseetan. Arautegi osoa irakurri .

 
 

RUGBY ESKOLA

 
  Ordizia Escuela de Rugby ORE 
 Gazteak kirola eta errespetua oinarri hartua hazten...
 
  [ + info... ]
 
 
 

ORDIZIA RUGBYKO BETERANOAK 

 
  Ordizia Rugby Veteranos 
 Beteranoen berriak eta aktualitatea... 
  [ + info... ]
 
 
 

JUEGA CON NOSOTROS

 
  Juega a rugby en Ordizia 
 ¿Quieres jugar con nosotros? Apuntate y disfruta del rugby... ... 
  [ + info... ]
 
 
 

ORDIZIA RUGBYKO FOROA

 
  Foro de Ordizia Ruby Elkartea 
 Rugbyzalearen txokoa. Iritzi eta solasaldiaren tokia...  
  [ sartu >> ]
 
 
Copyright © 2007. Ordizia Rugby Elkartea. Diseño Web Innovatek Informatika - Ordizia | Aviso Legal
Joomla Templates by JoomlaShack Joomla Templates