 |
 |
|
Bigarren postu bikaina lortu du Garabi Ordiziak Haurugbyn |
|
|
|
Joan den larunbatean, maiatzak 22, Ordizia Rugby Elkarteak antolatutuako Haurugby Nazioarteko Txapelketaren 6. edizioa jokatu zen Ordiziako Altamiran eta Beasaingo Loinatzen. Euskal Herrian egin den haurrentzako torneorik garrantzitsuena da, eta aurten Euskal Herri osoko, Biarnoko eta Cantabriako 17 talde elkartu ziren. Lau taldeko bina multzo osatu zituzten Loinatzen jokatzeko, eta bosteko multzo bat eta lauko bat Altamirarako. Multzokideek elkarren aurka jokatu zuten aurrena, eta ondoren bigarren fase bat jokatu zen Altamiran. Multzoburuek multzoburuen kontra jokatu zuten, bigarrenek bigarrenen aurka… eta horrela osatu zuten segida. 15:30ak aldera hasi zen azken fasea Altamiran, eta talde guztiek partida bana jokatu zuten. Talde bakoitzak bosna partida jokatu ondoren, hauxe da txapelketaren sailkapena: 1. Oloron 1, 2. Garabi Ordizia, 3. Biarno iparraldea, 4. Bokale, 5. Angelu Olympique, 6. Mugerre, 7. Ondres, 8. Hendaia, 9. Menditte-Barkoxe, 10. Kanbo, 11. Maule, 12. Baiona, 13. Larresoro, 14. Hernani-Bera Bera, 15. Oloron 2, 16. Santanderreko Independiente eta 17. Ziburu-Urruña.
Garabi Ordiziak egindako txapelketa nabarmentzekoa da. Bi entsegu bakarrik egin dizkiete, biak finalean. Eta finaleko aurkari ez zen samurra, Oloron. Asko eta asko dira talde horrek Frantzia hegoaldean eta Ipar Euskal Herriko txapelketetan irabazitako txapelketak.
Seigarren edizio honetan historia egin dute Garabi Ordiziako mutilek. Loinatzen errugbian jokatu duten aurreneko taldea izan dira, eta halaber, Haurugby txapelketan ohorezko postuak lortzen aurrenekoak izan dira.Asteburuko txapelketa hau primeran etorriko zaie datorren larunbatean, maiatzak 29, Faduran (Getxo) jokatuko den Euskadi Txapelketa behar bezala prestatzeko. Jarraian esteka interesgarriak
|
|
|
|
| | RUGBY ESKOLA | | | |  | | | | Gazteak kirola eta errespetua oinarri hartua hazten...
| | | | [ + info... ]
| | |
|
| | ORDIZIA RUGBYKO BETERANOAK | | | |  | | | | Beteranoen berriak eta aktualitatea... | | | | [ + info... ]
| | |
|
| | JUEGA CON NOSOTROS | | | |  | | | | ¿Quieres jugar con nosotros? Apuntate y disfruta del rugby... ... | | | | [ + info... ]
| | |
|
| | ORDIZIA RUGBYKO FOROA | | | |  | | | | Rugbyzalearen txokoa. Iritzi eta solasaldiaren tokia... | | | | [ sartu >> ]
| | |
|
|
|