|
Goierrin “Haurugby” torneo internazionala ikusteko aukera dugu
Larunbat honetan, maiatzak 22, Altamiran eta Loinazen, “Haurugby” torneo internazionalaren VI. edizioa ospatuko da, Bearn, Cantabria, Bizkaia, Gipuzkoa eta Iparraldeko eskolak konbidatuak izan direlarik. Aukera bikaina errugbi internazionala ikusteko, ikuskizuna ziurtatua izango delarik, ze ziurrenik 14 eta 15 urteko mutikoek, hegoaldean jokatzen den torneorik onena izango delarik. Konbidatuak izan diren taldeak horrela egiaztatzen dute eta gainera Ordiziarren lagun zaharrak dira. Hauek dira parte hartuko dutenen zerrenda; US Cambo, Getxo, USEP, Hendaia, A.S Baiona, Ondres, Menditte, BAL, Boucau Tarnos, Ustaritz, Mauleon, Hernani Bera Bera, US Mougerre, Larresore, Ciboure, Oloron 1, Oloron 2, North Bearn y Independiente Santander.
Dudarik gabe, gehien nabarmentzen dena da, torneoa lehenengo aldiz Ordiziatik irten eta Beasainen ezagutzera ematen dela, modu honetara taldeak duen helburu nagusienetako bati aurre eginez. Hau da, Goierrin errugbia ezagutzera ematea, taldeko nagusiko jokalariak eskolaz eskola erabiliz horretarako.
Seigarren edizio honetan, antolakuntza lan handia izan da. Ordizia bezalako talde baten ezaugarrietarako, nabarmena izan behar du harrobian apustua egitea, eta modu honetako torneoak lehiakortasuna bultzatzen dute errugbiaren modu berriak ezagutarazi. Harrobiri gabe etorkizunik ez dago, taldean jaiotako jokalariak izan behar dute Ordiziako lehenengo taldearen oinarria, taldeko lehendakariak zion bezala orain dela gutxi. “Gure ideia, urtez urte, kalitateko lehiaketa bat antolatzea da eta gazteei transmititzea elkartasuna eta talde lana bezalako baloreak “.
Aipagarria da 21 ekipoen parte hartzea 7 multzotan banatuak izango direlarik. Multzo bakoitzean hiru ekipok emango diote lehen faseari hasiera goizeko 10:00etan, ekipo bakoitzak 2 partida jokatuaz. Jarraian bigarren faseari emango zaio hasiera, lehenengo faseko multzoetako lehen sailkatuak beraien aurka jokatuko dutelarik, bigarrengoak bigarrengoen aurka eta hirugarrengoak berdin. Modu honetara, arratsaldeko 15:00retarako egoitza bakoitzeko sailkapenak izango ditugu eta azken faseari hasera emateko moduan izango gara. Arratsaldeko 15:15etan azken faseari emango zaio hasiera Altamiran. Azken fase honetan, egoitza bakoitzeko sailkapena kontuan hartuta partida bana jokatuko dituzte azken sailkapena lortzeko helburuarekin, hau da, Loinazko lehenak Altamirako lehenaren aurka, bigarrenak bigarrenaren aurka eta modu horretan arratsaldeko 17:30etan amaiera emango zaiolarik kirol arloari dagokionez. Eta bukatzeko oroigarri banaketa eta bestea bezain garrantzitsua den hirugarren denbora Oteginean ospatuko dena. Torneoaren informazio gehiago

|