|
|
Eskola Noticias
|
|
domingo, 25 de abril de 2010 |
Mila esker eman beharko genioke Menditteko gure lagunei eta batez ere Jean Marc, elkarrekin pasa dugun egunagatik 200 biztanle ez dituen herri batekin, pirineo azpian, mendi ederrez inguratua eta rugby zelai eder batekin (ze inbidia ...). Eguna bizia izan da; 7:15etan autobusa hartu 2 ordu ta erdiko bidaia egiteko, Aire d´Hastigues atseden gunean gelditu hankak luzatzeko eta komunera joateko, jarraian Jean Marc zain genuen azken 50 km-ak egiteko paraje zoragarri baten zehar. Iritsi orduko helduentzako kafea, txikitxoak berotzen hasteko unea goizez jokatzen dutelako, infantilak txikitxoen partidak arbitratzen eta jarraian infantilentzako bazkaria arratsaldeko 15:00retan jokatzen asteko. Eta 17:30 aldera Ordiziarutz merienda eder bat egin ondoren eta HAURUGBY-rarte agurtuaz. Irakurri ahal duzuenez ez dut emaitzetaz hitzegiten, denetik egon zen. Emaitzak alde batera utzita, mota honetako irteerak taldea egiteko balio behar dute, benetako errugbia zer den ikusi, sakrifizioa zer den bizi, lagunak egin, eta abar, ze etorkizun ez oso urrunean bere emaitzak emango ditu. Irudian ikus daitezke txikitxoak bazkariaz gozatzen.  Mila esker Menditte, mila esker Jean Marc. |
|
Eskola Noticias
|
|
miércoles, 21 de abril de 2010 |
|
Larunbat honetan, apirilak 24, eskolako kide guztiak Menditte-ra doaz lagunarteko partida batzuk jokatzera eta beraiek eguna pasatzera. Autobusa Altamiratik goizeko 7:00retan irtengo da |
|
Eskola Noticias
|
|
lunes, 19 de abril de 2010 |
|
Esperientzia positiboa eskolakoek bizitakoa pasa den asteburuan Frantziako lurraldean Alde batetik, alebinak Boucau-Tarnos aldera joan ziren hauek antolatutako torneoan parte hartzera. Esperientzia oso positiboa izan zen emaitzan lagungarri izan ez arren. Positiboa bai guraso, bai gaztetxoentzako ikustea neska mutiko pila bat kirol zoragarri honetan parte hartzen.
Bestalde, infantilak urteak daramatzate alebinak bizi izan duten esperientzia biziaz eta momentua iritsi da aurreko urteetako sufrimenduen fruituak jasotzeko.
Oraingoan, infantilak Hasparren aldera jo zuten hauek antolatutako torneoan parte hartzera beste 23 talderekin. Egunean zehar bizitako sentsazioak ederrak izan ziren egindako lan handia eta emaitzarengatik. Amaierako emaitza 9. postua izan zen, goizean jokatutako hiru partidetatik bat irabazi, beste berdindu eta beste bat galdu zituzten eta arratsaldeko hiru partidak irabazi eta egun guztian zehar bi entsailu bakarrik jasoaz.
Jarraian agertzen estekan irakurri daiteke Igor Saiz, infantilen entrenatzaileak idazten duena |
|
|
Eskola Noticias
|
|
jueves, 15 de abril de 2010 |
|
Larunbat honetan, apirilak 17, eskolako kideak Frantzia aldera egingo dute visita. Infantilak Hasparren eta txikitxoak Boucau-Tarnos herriak izango dituzte topa gune, bertan antolatzen diren torneoetan parte hartzeko. Infantilentzako irteera ordua Altamiratik goizeko 7:00tan izango da.
Txikitxoentzako irteera ordua Altamiratik goizeko 8:00tan izango da.
Bestalde, ohikoa den entrenamendu saioa mantentzen da igande goizean 10:00etatik aurrera txikitxoentzat. |
|
|
|
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Bukaera >>
|
| Emaitzak 73 - 81 de 125 |