|
|
Eskola Noticias
|
|
martes, 25 de mayo de 2010 |
|
Maiatzak 30, igandea, eskolako kide GUZTIAK Hernanira doaz, hauek antolatutako torneoan parte hartzea. Ordiziatik goizeko 8:00etan irtengo gara eta 17:30 añdera itzuliko gara. Hernanikoek neska mutikoentzako bokadiloak emango dituzte. Autobusean gurasoentzako lekua izango eta hauek beraien janaria eraman beharko dute. Autobusa Altamiratik 8:00etan irtengo da |
|
Eskola Noticias
|
|
martes, 25 de mayo de 2010 |
|
Larunbat honetan, maiatzak 29 Garabi Ordiziako infantilak aukera ezin hobea dute denboraldi paregabea borobiltzeko, Gipuzkoako eskolarteko txapelketa lortu ondoren, paper bikaina bete ondoren konbidatuak izan diren torneotan eta HAURUGBY torneoan txapeldunorde izan ondoren. Aurtengoan Faduran (Getxo) jokatuko dira EUSKADIKO XXIX. ESKOLARTEKO KIROL JOKOAK, Garabi Ordiziak 10:30etatik aurrera Bizkaiko txapelduna izango du aurkari eta 12:30etan Arabakoa. Bi partida hauen artean Bizkaiko eta Arabako ordezkariak neurtuko dira. Hau da txapelketako arautegia. Informazio gehiago. Autobusa Ordiziako Fray Andres de Urdaneta estatuatik irtengo da 7:30etan |
|
Eskola Noticias
|
|
martes, 25 de mayo de 2010 |
|
Joan den larunbatean, maiatzak 22, Ordizia Rugby Elkarteak antolatutuako Haurugby Nazioarteko Txapelketaren 6. edizioa jokatu zen Ordiziako Altamiran eta Beasaingo Loinatzen. Euskal Herrian egin den haurrentzako torneorik garrantzitsuena da, eta aurten Euskal Herri osoko, Biarnoko eta Cantabriako 17 talde elkartu ziren. Lau taldeko bina multzo osatu zituzten Loinatzen jokatzeko, eta bosteko multzo bat eta lauko bat Altamirarako. Multzokideek elkarren aurka jokatu zuten aurrena, eta ondoren bigarren fase bat jokatu zen Altamiran. Multzoburuek multzoburuen kontra jokatu zuten, bigarrenek bigarrenen aurka… eta horrela osatu zuten segida. 15:30ak aldera hasi zen azken fasea Altamiran, eta talde guztiek partida bana jokatu zuten. Talde bakoitzak bosna partida jokatu ondoren, hauxe da txapelketaren sailkapena: 1. Oloron 1, 2. Garabi Ordizia, 3. Biarno iparraldea, 4. Bokale, 5. Angelu Olympique, 6. Mugerre, 7. Ondres, 8. Hendaia, 9. Menditte-Barkoxe, 10. Kanbo, 11. Maule, 12. Baiona, 13. Larresoro, 14. Hernani-Bera Bera, 15. Oloron 2, 16. Santanderreko Independiente eta 17. Ziburu-Urruña.
Garabi Ordiziak egindako txapelketa nabarmentzekoa da. Bi entsegu bakarrik egin dizkiete, biak finalean. Eta finaleko aurkari ez zen samurra, Oloron. Asko eta asko dira talde horrek Frantzia hegoaldean eta Ipar Euskal Herriko txapelketetan irabazitako txapelketak.
Seigarren edizio honetan historia egin dute Garabi Ordiziako mutilek. Loinatzen errugbian jokatu duten aurreneko taldea izan dira, eta halaber, Haurugby txapelketan ohorezko postuak lortzen aurrenekoak izan dira.Asteburuko txapelketa hau primeran etorriko zaie datorren larunbatean, maiatzak 29, Faduran (Getxo) jokatuko den Euskadi Txapelketa behar bezala prestatzeko. Jarraian esteka interesgarriak |
|
|
Eskola Noticias
|
|
viernes, 21 de mayo de 2010 |
|
Después dos intensos días, tras recibir la mala noticia de que la Federación Francesa de Rugby prohibia la asistencia a los equipos franceses a participar en España, eso implicaba no poder jugar el HAURUGBY. Dos días en los que el teléfono, los email han trabajado de forma intensa se ha conseguido que la Federación Francesa de Rugby de permiso a sus clubes para la participación en nuestro torneo. Por lo tanto, mañana sábado se celebrará el torneo a partir de las 10:00. Todos loa clubes están citados en Altamira a las 9:00.
Desde estas líneas muchas gracias a todos los que habéis hecho posible que el torneo se celebre. |
|
|
|
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Bukaera >>
|
| Emaitzak 64 - 72 de 125 |