|
Eskola Noticias
|
|
martes, 14 de junio de 2011 |
|
Denboraldia amaiera honetan, Ordizia Rugby Elkarteko prestatzaile fisikoa den, Gorka Nuñez-en eskutik entrenamendu saio espezifikoak egin nahi dira datorren denboraldiari ahalik eta egoera zuzenenean aurre egiteko. Hau dela eta, Gorka Nuñez-ek 3 asteko lan programa bat prestatu du. Aukeratutako egunak asteazkena eta ostirala izango lirateke arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Saio hauetan datorren denboraldiari begira izango diren taldeekin lan egingo da, hau da, infantilak, 98 eta 99an jaiotakoak Igor Saiz eta Iker Saiz-ekin eta infantil federatuak, 96 eta 97an jaiotakoek Jon Txurruka-rekin.
Gai honekin lotuta guraso guztiok gaude konbidatuta bilera batera Gorka Nuñez-ekin.Bertan, Gorka Nuñez prestatzaile fisikoak, Ordiziako Rugby Elkartean, gazte mailan burutuko duen lanaren ildoak azalduko dizkigu eta izan daitezkeen zalantzak argitu. Bilera ekainaren 17an, arratsaldeko 19:00etan izango da Barrena kultur etxean.
|